Egitaraua

Santo Tomas jaietarako prest!

Iratxe Ugartetxea Muelas

Hainbat jarduera izango dira Armintzan urriaren 16tik 18ra. © JAVIER MEDIAVILLA EZQUIBELA 

Santo Tomas jaiak ospatuko dira Lemoizko Armintza auzoan urriaren 16tik 18ra. Jai batzordeak hiru egunetarako egitarau oparoa antolatu du: kirolaz, gastronomiaz, musikaz, tradizioaz eta, nola ez, arrantzale eta baserritar egunaz gozatzeko aukera izango dute armintzarrek hurrengo aste-akabuan.

Egitaraua:

Urriak 16, barikua

  • 17:30 Ping-pong lehiaketa, parkean.
  • 18:00 Umeentzako herri-kirolak.
  • 19:00 Pala partiduak, frontoian.
  • 20:30 Bafflepoteoa eta gazta enkantea.
  • 22:00 Afari herrikoia, frontoian.

Urriak 17, zapatua

  • 9:00 Putxerak.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Azoka, frontoian.
  • 12:00 Triki-poteoa putxeregaz.
  • 13:00 Joaldunak.
  • 15:00 Bazkaria, frontoian.
  • 18:30 Nagusientzako herri-kirol txapelketa.
  • 21:00 Elektrotxaranga.
  • 00:00 DJ Iker, frontoian.

Urriak 18, domeka

  • 11:00 Arrantza txapelketa eta hamaiketakoa parte hartzaileentzat.
  • 11:00-15:00 Azoka.
  • 13:00 Hamaiketako herrikoia.
  • 17:00 Mus eta briska txapelketa, Kaia tabernan.
  • 17:00 Rally umoristikoa.
  • 18:00 Umeentzako zelai erre txapelketa.
  • 20:30 Txokolatada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun