2026/10/25 08:30

Kirol-ekitaldiak

Mendi zeharkaldia Koartangotik Otogoienera

Mendi zeharkaldia Koartangotik Otogoienera
Armintzako autobus geltokia, Lemoiz

Lemoizko Etzandarri Mendi Taldeak mendi zeharkaldi bat antolatu du domekarako, urriak 25, Koartangotik Otogoienera, Oteros (1.036 m), Lorritxo (1.024 m) eta Pititurri (1.016 m) mendietatik igarota. Autobusa udalak jarriko du eta Armintza auzoko Armintzekalde autobus geltokitik irtengo da goizeko 8:30ean. Jarduera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, etzandarri@gmail.com helbidera idatziz. Antolatzaileek jarduera 7 urtetik gorako umeentzat egokia dela adierazi dute, eta bertaratzen direnei jatekoa eta arropa egokia eramatea eskatu diete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun