Bizkaiko kluben arteko txapelketaren paleta larruzko finalak ospatuko dira Armintzan barikuan

Iratxe Ugartetxea Muelas

Armintza B taldeko Unda eta Del Rio nagusien 1. mailako finalean lehiatuko dira. © IREKIA

Armintzako pilotalekua paleta larruzko finalen agertoki izango da. Master 50 eta nagusien 1. mailako txapelak izango dira jokoan, eta azken horretan etxeko bikotea, Armintza B taldeko Unda eta Delrio, lehiatuko da. Partidak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.

Armintzako pilotalekuak paleta larruzko bi final hartuko ditu, 19:00etatik aurrera. Master 50 eta nagusien 1. mailako txapelak izango dira jokoan, eta lau bikote lehiatuko dira bi finaletan. Horien artean izango dira etxeko ordezkariak ere, Armintza B taldeko Unda eta Delrio. Sarrera doakoa izango da.

Lehenengo norgehiagokan, Master 50 mailako finala jokatuko dute Artepe AA taldeko Arostegik eta Arrizabalagak eta Artepe GC taldeko Gezuragak eta Cancelok. Bi bikoteek "El Corte Ingles" sari nagusia eskuratzeko lehian jardungo dute.

Ondoren, nagusien 1. mailako finalaren txanda izango da. Armintza B taldeko Undak eta Delriok Danak Bat LI edo Olarreta FE taldeko bikotearen aurka jokatuko dute, maila horretako "El Corte Ingles" sari nagusia irabazteko helburuagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun