2026/11/15 17:30 - 19:30
Umeentzako jarduerak
Azaroaren 15ean, domeka, bigarren haurrentzako birziklapen tailerra egingo da Lemoizko Urizarko kultur gelan. Oraingo honetan, birziklatutako materialak erabiliz musika-tresnak sortzea izango da jardueraren ardatza. Tailerra 6 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, baina antolatzaileek esan dute haur txikiagoek ere parte hartu ahal izango dutela heldu batek lagunduta.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!