Irabazleek tokiko produktuen saski bana jasoko dutenak sari gisa. Udalak gogorarazi du pertsona bakoitzak hiru argazki baino ezin izango dituela aukeratu.
Hauek dira hurrengo urteko udal egutegirako aukeratuak izan diren argazkien izenburuak: "Ilunabarra", "Itsaso haserretua", "Argiaren aterpean", "A bonitos", "Por el camino verde", "Lasai asko", "Jatako Urritza eta Sardinerreka", "Potongo bizirik", "Urbieta urtegia", "Eklipsea", "Aitxitxe Andres bizikletan" eta "Ortzadarra".
Botoa emateko bi modu daude: alde batetik, aurrez aurre egin daiteke, Armintzako Kultur Etxean erakusketaren ondoan jarritako hautestontzian; eta bestetik, online egin daiteke, horretarako prestatutako formularioaren bidez.