Lemoiztarrek udal egutegirako aukeratutako argazkien artean gustukoenak bozkatu ahal dituzte jada

Iratxe Ugartetxea Muelas

Azken urteko lehiaketako hiru argazki bozkatuenak. © LEMOIZKO UDALA

Udalak azaldu duenez, bere 2027ko egutegia osatuko duten 12 argazkiak Armintzako Kultur Etxean daude ikusgai dagoeneko, eta datorren astelehenara arte, azaroak 9, lemoiztarrek 12 finalisten artean gustukoen dituzten hiru argazkiak bozkatu ahal izango dituzte.

Irabazleek tokiko produktuen saski bana jasoko dutenak sari gisa. ​Udalak gogorarazi du pertsona bakoitzak hiru argazki baino ezin izango dituela aukeratu.

Hauek dira hurrengo urteko udal egutegirako aukeratuak izan diren argazkien izenburuak: "Ilunabarra", "Itsaso haserretua", "Argiaren aterpean", "A bonitos", "Por el camino verde", "Lasai asko", "Jatako Urritza eta Sardinerreka", "Potongo bizirik", "Urbieta urtegia", "Eklipsea", "Aitxitxe Andres bizikletan" eta "Ortzadarra".

Botoa emateko bi modu daude: alde batetik, aurrez aurre egin daiteke, Armintzako Kultur Etxean erakusketaren ondoan jarritako hautestontzian; eta bestetik, online egin daiteke, horretarako prestatutako formularioaren bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun