Armintzako hainbat errepide hobetzeko lanak abiatuko dituzte datorren astelehenean

Iratxe Ugartetxea Muelas

Obrak Amorraga eta Armintzekalde kaleetan izango dira.

Lemoizko Udalak jakinarazi duenez, Armintza auzoko Amorraga kalean eta Armintzekalde kaleko Tomas Deunaren Elizaren pareko eta Udal Gimnasioaren pareko guneetan lanak izango dira azaroaren 16tik 27ra bitartean, biak barne.

Udalak obrek aldaketak ekarriko dituztela trafikoan adierazi du: aldi baterako mozketak egongo dira, eta errepideak bi noranzkotan erabili ahalko dira, jarriko den senailizazioari jarraituz.

Horregaz batera, Armintzekalde autobus-geltokia aldi baterako mugituko da birbilgunera (hau da, 80 metro inguru aurrerago).

Udalak azaldu du seinalizazioa jarriko dela ibilbide alternatiboen, desbideraketen eta bestelako aldaketen berri emateko, obrek iraun bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun