Boto gehien jaso dituzten hiru argazkien egileek tokiko produktuez osatutako saski bana jasoko dutela sari gisa gehitu du Udalak. Horrez gainera, aurtengo edizioan 216 boto jaso dira, iazko 186 botoen aldean, hau da, parte-hartzeak % 16,1 egin du gora, Udalak azaldu duenez.
Izan ere, aurreko urtean bezala, Udalak argazki lehiaketa bat martxan jarri zuen irailean 2027ko egutegia osatuko duten irudiak aukeratzeko. Gaiari dagokionez, argazkiek Lemoizegaz eta bertako jendeagaz zerikusia izatea izan zen jarri zuten baldintza bakarra, eta urriaren 30ean, argazkigintzako profesional batek, Armintzako Kultur Etxeko kultur dinamizatzaileak eta Udaleko bi ordezkarik osatutako epaimahaiak egutegia osatuko zuten 12 argazkiak aukeratu zituzten. Horren ondoren, hautatutako argazkiak ikusgai jarri ziren Armintzako Kultur Etxean azaroaren 2tik 9ra, eta herritarrek gustukoen zituzten hiru argazkiak bozkatzeko aukera izan zuten.
Hiru argazki irabazleekaz batera, hauek dira egutegia osatuko duten beste bederatzi argazkiak: Ilunabarra, Argiaren aterpean, A bonitos, Por el camino verde, Lasai asko, Jatako Urritza eta Sardinerreka, Urbieta urtegia, Eklipsea eta Ortzadarra.