Garbigune mugikorra Armintzan egongo da abenduaren 3a arte

Iratxe Ugartetxea Muelas

Garbigune mugikorrean ohiko edukiontzietan bota ezin diren hondakinak bota daitezke. © UNAI BREA

Garbigune mugikorra Lemoizko Armintza auzoan dago jada, Atalaia kaleko jolastoki estaliaren ondoan, Lemoizko Udalak azaldu duenez. Zerbitzu horrek ohiko edukiontzietan bota ezin diren hondakinak modu egokian birziklatzeko aukera ematen die herritarrei, garbigune tradizonaletara joan behar gabe.

Udalak garbigune mugikorrean honako hondakin hauek bota daitezkeela azaldu du: etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak eta kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak eta tintazko kartutxoak, kapsulak (metalezkoak zein plastikozkoak), pilak, CDak, DVDak eta kaseteak, eta erradiografiak.​

Informazio gehiago eskuratzeko, garbiker.bizkaia.eus/eu webgunea kontsultatu daiteke, edo 944 034 090 zenbakira deitu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun