Izan ere, epaimahaiko kideek bi hizkuntzetan helarazitako lanak baloratuko dituzte, Araldi taldeko kideek azaldu dutenez. “Emakumeak genero ikuspegiarekin” izango da aurten landu beharreko gaia; hau da, hori dena delakoa izanda, “emakumeen ikuspuntutik” jorratuta egon beharko du. Emakumezkoek ez ezik, gizonezkoek ere parte har dezakete Narrazio Laburren Lehiaketan.
Sari banaketa martxoaren 20an egingo dute Goñi Portal kultur aretoan, 19:00etan. Epaimahaiak aukeratutako lanik onenaren egileak 400 euro jasoko ditu. Bigarren sarituak, berriz, 300 euro. Eta hirugarrenak 200 euro. Horretaz gain, 100 euroko accesita egongo da. Narrazio Laburren Lehiaketaren oinarriak Goñi Portalen eta Araldi elkartearen egoitzan (Kristo kalea, 8) eskuragarri daude. Informazio gehiago eskatzeko ondoko telefono zenbakia ere jarri dute: 94 677 50 31