Martxoaren 8ra begira dago daborduko Plentziako Udala; izan ere, emakumea oinarri duen erakusketa antolatu gura du. Ekimenaren helburua da ikus-arteetan (margoak, marrazkiak, grabatuak, argazkiak, e.a.) adituak diren artisten lanak zabaltzea eta emakumea gaitzat hartuta Goñi Portalen horien talde-erakusketa antolatzea. Hala, parte hartu gura dutenek euren lanak aurkez ditzakete, izena emateko epea otsailaren 19an amaituko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!