Gorlizko eta Plentziako Gure Esku Dago taldeak Jostunak dokumentala proiektatuko du bihar, hilak 20, Goñi Portalean. Emanaldirako hitzordua 19:00etan ipini dute, eta sarrera debalde da. Filmak erabakitzeko eskubidearen inguruan hausnartzeko aukera eskaintzen du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!