Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta aurkeztuko dute iluntzean Plentzian

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 3a, 16:20

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatu duten eragileek berbaldia egingo dute gaur, hilak 3, Plentziako Goñi Portalean. Hitzordua arrastiko 19:00etan jarri dute, eta bertan ikuspegi feministatik gizarte alternatiboa eraikitzeko beharraz jardungo dute Haizea Agirianok eta Georgina Laraudogoitiak. Ekimena Plentziako, Gorlizko eta Lemoizko eragile ugarik sustatu dute ELAtik jakinarazi dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun