Ostean, alde zaharretik triki-poteoan abiatuko dira, 15:00etan frontoira heldu eta bertan bazkaria egingo dute. Bazkalostean bingoa eta ginkana egingo dituzte (17:00), Ttek elektrotxarangak joko du (20:00), eta sariak banatuko dituzte. Azkenik, Andergraund eta Urrats taldeek kontzertua emango dute Danontzat gaztetxean.