Plentziako hondartzaren erabilerari buruzko ordenantzaren inguruan eztabaidatuko dute gaur

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 18a, 11:26

Plentziako hondartza.

Plentziako Udalak hondartzaren erabileraren inguruko ordenantza onartu gura du. Kirolak, bainua, arrantza, animaliakaz egotea, garbiketa eta beste gai batzuk arautzen ditu ordenantza horrek. Hori horrela, puntu guzti horiek adosteko eztabaida publikoa bultzatzea beharrezkoa ikusi du herriko EH Bilduk. Hala, gaur, eguaztenagaz, ordenantza horri buruzko eztabaida egingo dute arrastiko 19:30ean Goñi Portalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun