Isabel Zarauza Plentziako alkateak azaldu duenez, orokorrean historiaren ikerketak gizonezkoen ikuspuntuetatik egin izan dira, “horregatik zaila izaten da emakumezkoen memoria ezagutzea”. “Analisi androzentrista horrek” emakumearen historia gizonezkoaren historian barneratzen dugula salatu du, eta horregaz, “gizaki guztiena”. New Women History-ari esker historiografia aldatu egin dela azaldu du Zarauzak, “historia bera kontatzeko eran eta benetako protagonista guztien historiak berrikustean”. Aldaketa horrek funtsezko eragina ekarri du, “bai gizartearen historian, bai feminismoan”. Horren bitartez, gizartea era orokorrean aztertzeko aukera egoten da, ez soilik elitea edo oligarkia. Hori horrela, ikusgaitasuna eta protagonismoa ematen zaio, boteretik urrun dagoen gizartearen zatiari, berbarako emakumeari.
Liburuak Plentziako Goñi Portalean daude eskuragarri, eta azaldu dutenez, pertsona bakoitzeko ale bakarra emango dute. Halaber, liburuan agertzen ez diren emakumeren baten edo batzuen bizitzak ezagutzen badituzte, haien berri emateko eskatu du Plentziako Udalak, hurrengo edizio batean argitaratu ahal izateko.