Une honetan, Metro Bilbaoren ustiapenari dagozkion egokitzapenei ekin diete trenbidean bertan, katenarian, seinaleztapenean, komunikazioetan eta Aginte Mahai Nagusian.
Dagoeneko obrako materialak pilatzeko eta obraren perimetroa hesitzeko lehenengo lanak abiarazi dituzte; ataza horiek egin ostean, lehenengo indusketa-lanei ekingo diete. Lanak egiteko 21 milioi euroko aurrekontua izango dute.
Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeak 6.000 metro koadrotik gorako aisialdirako gunea sortzea ekarriko du. Horrez gainera, lurpeko geltokia eraikiko dute, “fosferito” eta guzti.