Domekan, Uribeko GR-280 ibilbideko Plentzia-Mungia etapa egingo dute. Goizeko 9:00etan irtengo da martxa, Plentziako metro-geltokitik. Halere, autoa amaieran zain izateko, bada aukera aurretik Mungiara joan eta bertako udaletxean Plentziarako autobusa hartzeko. 15 kilometroko txangoan ikusgai izango dira Landetxo Goikoa euskal mitologiaren parkea, Butroe ibaia eta gaztelua, eta Kantauri itsasoa. Martxa Jata-Ondo landa garapenerako erakundeak antolatu du, Itxartu eta Urko mendi taldeen laguntzaz. Eguen eguerdia da izena emateko epemuga, Itxarturen honako posta elektronikora mezua bidaltzen: itxartumendi2015@gmail.com. Posta horretan pertsona kopurua eta autoa eramateko prest zauden adierazi beharra dago. Bidaiari bakoitzak 3 euro ordainduko du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!