Kontratuak lau hilabetekoak izango dira, ekainaren 1etik irailaren 30era artekoak. Lanaldiak zerbitzuak dituen premien arabera ezarriko dira, txandakako ordutegian astelehenetik igandera; honako ordutegietan: aparkalekua 9:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 01:00etara; eta komunak, 10:00etatik 15:30era eta 15:00etatik 20:30era.
Hileko ordainsari gordina 1.483,51 eurokoa izango da aipatutako lanpostu guztietan. Halaber, oporrak ordainduak eta lan egindako epearekiko proportzionalak izango direla jakinarazi dute Udal iturriek.