Fermin Balentzia kantari ibiliko da gaur Plentziako Kristo baselizan

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 17a, 17:55

Fermin Balentziaren kontzertu baten irudi bat. © AHAZTUAK

Plentziako Kantagune elkarteak antolatuta, gaur Fermin Balentzia kantautore nafarra lagun artean ibiliko da kantari. Arrastiko 19:00etatik aurrera, Kristo baselizan laztanduko du gitarra, galtzaileen memoria eta testigantzak plentziarrakaz partekatzeko. Eliza lagata, tabernaz-taberna ibiliko dira gero, kantu-jiran. Azkenik, 22:30ean afari-legea beteko dute frontoian daborduko izena eman dutenek. Tokiak agortu direnez, jada ez dago txartela eskuratzerik. 1948an "Valencia" abizenez jaiota, Iruñerriko Getze herrian bizi da, arbasoen "Balentzia" abizena berreskuratuta, musikariak berak Kantaguneko kideei aitortu dienez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun