Bihar Plentzia izango da ibilgailu klasikoen birako abiapuntua eta helmuga

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 18a, 11:00

Bihar, domeka, Plentzia izango da Bizkaiko ibilgailu klasikoen 4. birako protagonista. Goizeko 10:00etan, Astillero plazan batuko dira dozenaka auto, motor eta bestelako garraio mota zahar baina dotoreak. Harribitxi horietaz harro dauden jabeek 225 bat kilometro egingo dituzte toki berera heltzeko, Bizkaian ez ohiko ikuskizuna emanez. Plentziatik Unbeko errepidea hartu eta Rontegi zubitik utziko dute Uribe Kosta. Zallan gosaldu eta Urduñan bazkaldu ondoren, atzera bueltako bidea hartuko dute Mungiatik Plentziara. Plentzia Classic elkarteak antolatu du ekimena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun