Eguerdiko 14:00etarako, kalejiran ibilitako lagun guztiak eta putxeren parte-hartzaileak batuko dira berriro Eleiz plazan, eta 14:30ean putxeren sariak banatuko dituzte. Jarraian, 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute bertaratutakoen tripak behar bezala asetzeko; txartelak Uriola Kala eta Mika tabernetan eskura daitezke, 17 euroan. Bazkaldu ostean, bertso-saioagaz gozatu ahal izango dute, eta ondoren, gerrikoak astinduko dituzte erromeriagaz.