Elaia Torrontegi Errusiako Munduko Txapelketarako deitu dute

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 6a, 18:20

Elaia Torrontegi taekwondolari plentziarra Errusian izango da datorren astean, bertako Chelyabinsk hirian maiatzaren 12tik 18ra egingo diren Munduko Txapelketetan parte hartzeko. Espainiako Batzorde Teknikoak aukeratu du Torrontegi, 46 kilo azpiko modalitatean Estatuko rankingean lehenengoa baita. Plentziarra, 34 urte dituena, munduko lau taekwondolaririk onenetariko bat da, kirol ibilbide luzea dauka eta, besteak beste, Europako txapeldunordea izan da birritan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun