Garai bateko ibilgailuak ikusgai bihar Plentzian

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 16a, 16:15

Ez dira gutxi itsas-hiribilduan egiten dituzten topaketak. © PLENTZIA CLASSIC

Plentzia Classic elkartearen eskutik, Ibilgailu Klasikoen Topaketaren 8. edizioa egingo dute domekan. Besteak beste, 12:00etatik aurrera ibilaldia egingo dute autoek inguruko herrietatik. 13:00etan, ostera, ikusgai egongo dira Astillero plazan. Sari banaketa eta luncha ere egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun