Saioan ez dira izango beste bi alkategai: Ekain Rico Lezama sozialista eta Asier Echevarria Flores popularra. Bostak Isa Mari Zarauza Norato alkate independenteak utziko duen Alkatetza betetzeko boto bila dabiltza egunotan. Eztabaida zuzenean jarraitu ahal izango da Plentzia Telebistak erabiltzen duen UHFko 53 kanalez. Horretaz gainera, Facebooken zein Youtuben telebistak dituen kanal banatan segitu ahal izango da. Era berean, hautagaien esandakoak Twitterrez ere emango dituzte.