Danontzat gaztetxearen behin betiko ematea onartu du Plentziako Udalak. Hala adostu zuten asteleheneko osoko bilkuran, aldeko 8 bozkakaz eta abstentzio bakarragaz. Independienteen hiru zinegotziak, EAJko beste hiruak eta EH Bilduko biak alde agertu ziren; EAJren laugarrena abstenitu egin zen. Gaztetxeko kideek zabaldu dutenez, “borroka eta negoziazio ez da batere erraza izan baina belaunaldi desberdinen borrokaren ostean lortu dugu”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!