Sare aurkeztuko dute Plentzian barikuan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 3a, 18:50

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarra ezagutzeko aukera izango da bariku honetan Plentzia eta Gorlizko inguruan. Izan ere, erakunde horrek zabaldu duenez, arrastiko 19:30ean aurkezpena egingo du Arantza Aldezabal sarekideak Plentziako Goñi Portalean. Sareren nondik-norakoak azaldu eta zalantzak argitzearen ostean, triki-poteoan murgildu ahal izango dute bertaratutakoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun