Besteak beste, ETB2ko Vaya Semanita saioan nahiko ezagunak egin ziren Santi Ugalde eta Maribel Salas dira aktoreak La Conga antzezlanean, Oscar Terolen zuzendaritzaren pean.
Kontatzen duten istorioari dagokionez, desanparatuen langileen sindikatua bere momentu txarrenean dago, eta langile gehiago behar ditu. Horretarako, eta ahal dela bere irudia hobetu ahal izateko, sei asteko tailerra antolatzen du. Tailerrean, birmoldatu egiten dituzte langabezian luzaro egon diren pertsonak. Abade batek eroango du hori dena aurrera; konturatu barik, pertsonaien istorio denak desmuntatuko ditu, baita sindikatuarena ere. Ordubeteko iraupena dauka emanaldiak.