ArgiHizkiakaz jolastuz, Plentziako institutuan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 21a, 16:58

Alonso eta Arriola. © URIBE KOSTA BHI

ArgHizkiak literatura-lehiaketa­ren berri eduki zutenean, eu­rek ere sariketa antolatzea erabaki zuten Plentziako Uribe Kosta institutuko lagunek. Ikasleek argazki baten gaineko testu laburra aurkeztea zen helburua. Bertako arduradunek azaldu dutenez, "oso handia izan da Batxilergoko neska-mutilen parte-hartzea"; institutuko arduradunek pozarren aitortu dutenez, "espero genuena baino askoz handiagoa". Ehun ikasle ingururen idatziak batu dituzte; horietatik denetatik, bik jaso dute 30 euroko saria: Irati Alonso Anasagastik eta Monica Arriola O’Flynnek.

Ikastetxeko Normalizazio Ikasle Batzordeak antolatu du Plentziako Uribe Kosta institutuko lehiaketa, eta Euskara mintegiko irakasleek osatu dute, berriz, epaimahaia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun