Marine Environment and Resources Erasmus Mundus Masterreko ikasleek, bisitetan parte hartzeaz gainera, Itsas Jardunaldiak antolatu dituzte, PIEgaz lan egiten duten hainbat elkarte eta erakunderekin batera (Marefondum, Ambar, Surfrider Foundation, LSEB). Jardunaldion helburua da ozeanoen gaineko ingurumen kontzientziazioa eta zabalpen jarduerak burutzea.
Ocean Sampling Day
Eta domekan, hilak 21, Ocean Sampling Day egingo dute Plentziako itsas Estazioan bertan. Udako solstizioarekin bat eginez, 150 ikerkuntza-erakundek ur-lagin biologikoak batuko dituzte, aldi berean, mundu osoan zehar sakabanatutako 200 itsas-estaziotan. Aurten bigarren aldiz hartuko du parte Plentziako Itsas Estazioak. Armintzan, itsaso zabalean, hartuko dute bertoko lagina, hain zuzen ere.
Planetako itsas-mikroorganismoen aniztasuna aztertu gura dute ekimen honen bidez, eta horretarako sekuentziazio genomikoko teknikak erabiliko dituzte. Egun bakar batean sekula burututako mikrobio-karakterizazio handienaren bigarren edizioa izango da. 2014 eta 2015eko kanpainek gure ozeanoetako biodibertsitatea eta funtzio mikrobianoa aztertzeko ikerketak osatzeko balioko dute.