Entrenatzeko lubanarroa dauka Arkotek

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 21a, 11:00

Arkoteko arraunlariak lubanarroa probatzen. © PLENTZIA TELEBISTA

Arraunean egiteko teknika hobetzeko tresna berria dauka Arkote Arraun Taldeak: lubanarroa. Pasa den maiatzaren 30ean estreinatu zuten lubanarroa egoitzan, horrelako ekipamendua desiratzen denbora asko eman ostean. Aitortu dutenez, ia arraun-talde guztiek badaukate daborduko lehorrean arraunean egiteko horrelako bainuontziren bat. Txetxu Laraudogoitia klubeko sortzaileak bataiatu zuen Arkoteko kideek eurek egindako makina. Lubanarroak euritako ura darabil. Lutxanak antzeko sistema erabiltzen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun