Antolatzaileek aurreratu dutenez, Javier Otaola ("Brocheta de carne"), Javier Diez Carmona ("E-King"), Noelia Lorenzo Pino ("La sirena roja") Joseba Lozano ("Argiaren erreinua"), Gonzalo Garrido ("Las flores de Baudelaire") eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute. Zapatuan, 11:30etik aurrera, nobela beltzeko azokatxoa egingo dute, elizako plazan. Eta egun berean, baina arrastian, Bruma Negra kontakizun lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera emango dituzte, 20:00etan, eta topaketei amaiera eman, bide batez. Sariketara gaztelaniazko idatziak baino ezin izan dira aurkeztu aurten; ostera, datorren urterako euskaraz ere antolatzea aurreikusten dutela adierazi dute sustatzaileek. Egitarauagaz jarraituz, rock&blues kontzertua egongo da gauean.