Natxo Gonzalez Portugalen nagusitu da

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 29a, 18:20

Natxo Gonzalez eta Ariane Ochoa, Espinhoko podiumean. © NATXO GONZALEZ
Natxo Gonzalez Iglesias 19 urteko surflari plentziarrak irabazi zuen atzo Prozis Pro Junior saria Espinho herrian, Portugalgo iparraldean. Plentziarra sei saiotan nagusitu zen jarraian, Prai de Baia hondartzan. Olatuak txikiak izan ziren, bizpahiru oinetakoak. Gonzalezek 2.000 dolar eta Europako Gazte Tourreko sailkapenerako 1.000 puntu batu zituen. Emakumezkoetan, irabazlea Ariane Ochoa bilbotarra izan zen. Gonzalezen ustez, "hondartza honek zerbait du, ondo sentiarazten nauena, magikoa da, maitasuna hartzen diezun taulak legez". Iaz, Gonzalez bigarren geratu zen, Vasco Ribeiro surflari portugaldarraren atzean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun