Joan den martxoan zabaldu zuten aurtengo jaialdirako ikus-entzunezkoak aurkezteko epea, eta apirilaren 24an, itxi. Horrenbestez, antolatzaileek badaukate, daborduko, ikusgai egongo diren lanen zerrenda. Gaur, ondokoak proiektatuko dituzte: "Zarautzen erosi zuen" (Aitor Arregi, Euskal Herria), "Preto ou branco" (Alison Zago, Brasil), "Caracol" (Roman Reyes, Espainia), "Inside the box" (David Martin Poirras, AEB), "ZEPO" (Cesar Diaz Melendez, Espainia), "El corredor" (Jose Luis Montesinos, Espainia), "Lothar" (Luca Zuberbuhler, Suitza) eta "Confessions" (Philippe Carron, Frantzia).
Bihar, ostera, ikusgai egongo diren film laburrak hauek izango dira: "Sequence" (Carles Torren, AEB), "Viaje a pies" (Khris Cembe, Espainia), "Triptyque" (Camille Mikolajczak, Belgika), "Yayos" (Roberto San Sebastian, Espainia), "Kill Kill... bang bang!" (Tonee Martz, Espainia), "Don Miguel" (Kote Camacho, Euskal Herria) eta "Anomalo" (Aitor Gutierrez, Euskal Herria).
Saio biak Plentziako eliza aurreko plazan izango dira, 22:35ean barikuan, eta 22:50ean, zapatuan. Epaimahaiak azken egunean, gaueko 00:15ean, ezagutzera emango ditu irabazleen izenak. Baina, film laburrez gainera, berbaldiak, kontzertuak (tartean Mobydick ezinenagaz ezaguna den Eneko Burzako algortarra), antzezlana, poker jokoa eta elizaren fatxadan proiektatutako argi-ilunen ikuskizuna (Mario Jimenezen ardurapean) eskainiko ditue Mikrofilm Short Festival jaialdiak bere laugarren edizioan.
Egitaraua
Uztailak 3, barikua
Plentziako elizako plaza
20:30 Berbaldia, laburrean: Mirian Fernandez, Asier Altuna, Haritz Zubillaga, Aitor Gutierrez eta Roberto San Sebastian.
21:45 Kontzertua: Mobydick acustic.
22:30 Aurkezpena.
22:35 Film laburren proiekzioa.
23:55 Mikroshow-a: "El acomodador".
00:20 Argi-ilunen ikuskizuna (Mario Jimenezen ardurapean).
00:50 Kontzertua: Highlights.
Uztailak 4, zapatua
Plentziako elizako plaza
16:30 Poker jokoa.
20:30 Berbaldia: "El proceso FX", Cristina Igresiasek eskainiko du.
21:45 Kontzertua: Feten Feten eta Barru.
22:45 Aurkezpena.
22:50 Film laburren proiekzioa.
00:15 Sari-banaketa, eta "El Acomodador" ikuskizuna.
00:50 Argi-ilunen ikuskizuna (Mario Jimenezen ardurapean).
01:20 Musika-emanaldia: DJ Juan Solo.