Greziarekiko elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute domeka honetan, hilak 5, Plentzian. Elkarretaratzea eguerdiko 13:00etarako deitu du Plentziako EH Bilduk, tokiko Astillero plazan. Izan ere, Greziak erreferenduma deitu du egun horretarako, nazioarteko hartzekodunen proposamena onartu edo ez erabakitzeko. Yanis Varufakis Greziako Finantza ministroak hartzekodunen azken proposamenari ezetza emateko eskatu zien atzo herritarrei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!