Nerea Egiak eta Oscar Vilak irabazi dute Plentziako Akuatloia

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 6a, 10:00

Plentziako Akuatloiaren irabazleak. © EUSKADIKO TRIATLOI FEDERAZIOA

Nerea Egia donostiarra eta Oscar Vila durangarra nagusitu ziren pasa den zapatuan Plentzian burututako Akuatloiaren 12. edizioan. Yepa! triatloi talde donostiarra izan zen taldekako garailea eta Mugarra triatloi taldeagaz batera podiumetako sei lekuetatik lau hartu zituen. Bertoko Hirubi-K Sopela eta Getxo triatloi taldeek, ordea, zazpigarren postuakaz konformatu behar izan zuten.

Plentziako Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, proba zapatuan 18:00etan abiatu zuten Jai-Alai frontoiaren aurretik. Atletek esprint distantzian jardun zuten. Hasteko 2.500 metro egin zituzten korrika Gazteluondo parketik zehar. Ondoren, Plentziako itsasadarrean joan-etorria egin zuten, kilometro bat igeri eginez. Bukatzeko, korrika egin zuten Gazteluondo parketik berriro ere Jai-Alairainoko 2.500 metroak betez.

Sailkapena

Emakumezkoena

1 NEREA EGIA LARRINAGA YEPA! TRIATLOI KLUBA 38:44

2 IRENE LOIZATE SARRIONANDIA MUGARRA TRIATLOI TALDEA 39:43

3 EIDER FUENTES ALEJANDRE EZKERRALDEA TRIATLOI TALDEA 44:39

4 AINHIZE BARRAINKUA AGIRRE OÑATIKO TRIATLOI TALDEA 47:18

5 LEIRE GARMENDIA MAYLIN OARSOTRI TRIATLOI TALDEA 48:19

6 MAIALEN GARMENDIA MAYLIN 48:19

7 ESTI TEJEDA ANGULO HIRUBI-K SOPELA 49:05

8 YURDANA BURGOA VALTIERRA 1:01:10

Gizonezkoena

1 OSCAR VILA DIEGUEZ MUGARRA TRIATLOI TALDEA 34:53

2 ANDONI CORREAS ILLARRAMENDI OÑATIKO TRIATLOI TALDEA 35:35

3 ASIER DE LA TORRE SALABERRIA YEPA! TRIATLOI KLUBA 35:45

4 JULIAN OLANO IRIARTE AZKOITRI TRIATLOI TALDEA 36:52

5 ANDER IRIGOIEN EGIA TRIMARBELLA BIKE-AQUAREN 36:56

6 ION OTEIZA GERETA AZKOITRI TRIATLOI TALDEA 37:02

7 MIKEL ROZAS GALLEGO GETXO TRIATLOI TALDEA 37:20

8 JORGE BARRACHINA PEREZ CLUB TRIATLON EUROPA 37:25

9 EMILIO NAVEIRA CANO 37:26

10 JORGE NUÑEZ BARAKALDO 37:31

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun