Gaur helduko dira Plentziako udako lehenengo ospakizunak: Gatzamineko Kristobal Deunako festak. Gaur bertan, goizeko 11:30ean jaurtiko dute txupina, eta ordu erdi beranduago, aurreskua dantzatu eta loreak eskainiko dizkiote santuari. Ondoren, otartekoakaz ase, eta buruhandiakaz jaitsiera egingo dute. Eguerdiko 13:00etan, ostera, umeentzako jolasak egingo dituzte plazatxoan, eta arrastiko 05:00etan, berriz, ginkanagaz gozatu ahal izango da landan. Umeei sariak banatu ostean, 19:00etan Itsas Eder dantza-taldeak erakusketa egingo du plazatxoan, eta 20:30ean, ardo eta ogitartekoen jan-edan ostean, kantujira abiatuko dute Kantaguneagaz.