PTBko partaideek azaldu dutenez bi dira telebista laguntzeko era nagusiak: "Alde batetik, gugaz kolaboratzeko prest dagoen jendea eta beste aldetik, diru laguntza ekonomikoa". Azken ildo horretan, urtean ordaindu beharreko gutxieneko kuota 30 eurokoa izango da. Gauzak horrela, udan gauza gutxi grabatzeko aukera izango dute PTBko kazetariek, baina auzokideei ohartarazi diete ez larritzeko, "uda ostean indarberrituta bueltatuko" baitira.
Bazkidetza-postuaren ordutegia Gatzamineko jaietan
Barikuan, uztailak 10: 19:00etatik 21:00etara.
Zapatuan, uztailak 10:12:00etatik 14:00etara.