Datozen barikuan eta zapatuan, hilak 17 eta 18, Plentziako Itsas Hiribilduko Saskibaloi Sariaren 13. edizioa jokatuko da hondartzan. Bizkaiko Eskubaloi Federazioak antolatuta, zortzi sailkapen izatea espero da, izen-ematearen azken datuen zain badaude ere. Izan ere, kategoria denetarako –seniorrak, gazteak, kadeteak eta haurrak– gizonezkoen zein emakumezkoen lehiaketak abiatzen ahalegindu baita Federazioa. Besteak beste, Plentziako Udalak, Urdulizko Eskubaloi Taldeak eta Uribeko Eskubaloi Eskolak laguntzen dute ekimenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!