Hondarribira joan da Plentziako bandera

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 21a, 16:35

Arkote izan zen ohorezko txandaren azkena. © KLAUSSER - KAE LIGA

Hondarribia B nagusitu zen pasa den zapatuan Plentziako XXVII estropadan, KAE-2 Ligan. Bidasoakoek 10 segundoko aldea atera zioten Hibaikari eta 11 Castrori, Ama Guadalupekoa traineru berdeak areriorik ez baitzuen izan ohorezko tandan. Eskualdeko taldeek 5. (Arkote), 7. (Lutxana) eta 9. (Getxo) geratzeagaz konformatu behar izan zuten.

Aurretik, Donostiarra Bk irabazi zuen lehenengo txanda, Oiartzunek bigarrena eta Hibaikak hirugarrena. Domekan, ordea, Errenteria Hiriaren III. Ikurrina jokatu zen Pasaian eta Castrok irabazi zuen. Plentzian baino hobeto ibili ziren Arkote (4.) eta Getxo (5.). Lutxanak 7. posizioa errepikatu zuen. Gauzak horrela, sailkapen nagusian Castro da nagusi 67 puntugaz, atzean Hondarribia B gertu duela, 65 puntugaz. Arkote laugarrena da (54), Getxo seigarrena (43) eta Lutxana zazpigarrena (39).

Datorren domekan, Getxoko bandera jokatuko dute KAE 2 Ligako traineruek, 14:00etan. Aurretik, Euskotren eta San Miguel ligak izango dira, 12:00etatik aurrera.

Estropadako sailkapena

1. NT2 HONDARRIBIA, 21:08,96.

2. HIBAIKA, 21:18,97.

3. CASTRO, 21:19,92.

4. SANPEDROTARRA-ECOLMARE, 21:24,68.

5. ARKOTE-HELVETIA, 21:25,47.

6. MUNDAKA, 21:55,90.

7. LUTXANA ARRAUN ELKARTEA, 22:00,12.

8. OIARTZUNGO ITSASLAPURRAK AK, 22:04,83.

9. GETXO, 22:09,07.

10. DONOSTIARRA B, 22:24,45.

11. BERMEO-SUMOIL, 22:40,37.

12. COLINDRES, 22:50,09.

13. ZUMAIA B, 23:07,45.

14. CDR IBERIA, 24:19,65.

Sailkapen orokorra

1. CASTRO, 67 puntu.

2. NT2 HONDARRIBIA, 65.

3. SANPEDROTARRA-ECOLMARE, 59

4. ARKOTE-HELVETIA, 54.

5. HIBAIKA, 53.

6. GETXO, 43.

7. LUTXANA ARRAUN ELKARTEA, 39.

8. MUNDAKA, 37.

9. OIARTZUNGO ITSASLAPURRAK AK, 30.

10. DONOSTIARRA B, 21.

11. BERMEO-SUMOIL, 20.

12. COLINDRES, 16.

13. ZUMAIA B, 16.

14. CDR IBERIA, 5.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun