Uribe Kosta jaietan 2015

Antolintxu eta Madalentxu herrira bueltatuko dira etzi!

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 20a, 12:02

2011ko Antolintxu eta Madalentxu. © San Antolin Deuna.

Plentziako udako azkeneko jaiak helduko dira Antolin Deunako ospakizunakaz. Abuztuaren 22tik irailaren 2ra bitartean, hiribildukoak alkandora urdinez jantziko dira Antolintxu eta Madalentxuri ondoetorria emateko, eta eurakaz batera, inguruak alaitzeko. Tarte horretan, Plentziako eta inguruetako bisitariek hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: bazkariak, kontzertuak, dantzaldiak, txapelketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, kirol lehiaketak, kantaldiak eta mozorro-lehiaketak, besteak beste. Irailaren 1ean, gainera, tradizio handiko eskualdeko nekazari eta abeltzainen azoka egingo dute, 09:00etatik aurrera. Azoka horrek CXXIII. edizioa beteko du aurten, eta horren ostean, euskal jantzien erakustaldia egingo dute, 12:00etan. Irailaren 2an, berriz, Antolin Deunako koktel-lehiaketaren ostean, Antolintxuri eta Madalentxuri agur esango diete.

Egitaraua:

Abuztuak 22, zapatua

11:00 Bilketa plazatxoan eta kalejira Antolintxu eta Madalentxuakaz urian zehar.

12:00 Antolintxu eta Madalentxuren ohorezko meza, eta ondoren, aurkezpena.

13:00 2015eko Antolintxu-Madalentxu eta Antolintxu-Madalentxu txikien aurkezpena, Plentzia Kantaguneak eta Plentziako Lagunak dantza taldeak girotuta.

21:00 Benito Lertxundiren kontzertua, Jai Alai pilotalekuan.

Abuztuak 28, barikua

14:00 Herri-bazkaria.

17:30 Antolintxu eta Madalentxuri harrera, ostean, txupinaren jaurtiketa.

18:15 Andra Marira igoera.

18:00-20:00 Ku-Klux fanfarrea.

20:00 Itxas Eder taldearen dantza-erakustaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Gau festa zuria.

24:00 Dantzaldia, Drindots taldeagaz.

Abuztuak 29, zapatua

10:00 Hil gabeko lasun arrantzare umeen lehiaketa.

10:00 Umeentzako tortilla-txapelketa.

10:45 Antolintxu eta Madalentxu txikiei harrera, Astilleroko arrapalan.

11:00 Haurrentzako jolaslekua.

18:00 Umeentzako play-back lehiaketa.

18:30 "Antolintxu" XX. Pala Motza txapelketaren finalak.

20:00 VI. Plentzia kantari: herriko kalejira Erriberatik eta Alde Zaharretik zehar Plentzia Kantagune taldeagaz (Plazatxoatik).

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Dantzaldia, Talky eta Honat taldeakaz.

Abuztuak 30, domeka

10:00 Euskadiko XXXVIII. marmitako txapelketa.

13:30 Marmiten aurkezpena.

17:00 Marmitako txapelketako sari banaketa.

17:30 Kuadrillen olinpiadak (urrezko espartina).

18:30 Umeentzako mozorro-lehiaketa.

20:00 Diskoteka-mugikorra Jon Urbietagaz.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Bertoko taldeakaz erromeria.

Abuztuak 31, astelehena

12:00 Umeentzako eta helduentzako entsalada lehiaketa.

19:00 Helduentzako mozorro lehiaketa.

20:30 Iparraldeko dantzak Kric-Krac taldeagaz.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 Musika txosnetan.

Irailak 1, martitzena

09:00 Eskualdeko CXXIII. Nekazal eta Abeltzain Azoka.

12:00 Euskal jantzien erakustaldia.

13:00 Erromeria trikitilariakaz, Astilleroan.

21:00 Helduentzako play-back lehiaketa.

Irailak 2, eguaztena

12:00 Antolin Deunaren ohoretan meza nagusia eta ohorezko aurreskua.

13:00 Kontzertua Iruñeako Gazte Bandagaz.

14:00 Antolin Deunako koktel lehiaketa.

14:00 Ku-Klux fanfarrea.

19:00 Elektrotxaranga.

20:00 Urregorrizko abarketaren emonaldia.

21:00 Antolintxu eta Madalentxuri agurra.

22:00 Zezensuzkoaren entzierroa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun