Ordu berean hasiko dira epaileak dastatzen ekoizleek aurkeztutako produktuak, finalera heltzen diren gaztak hautatzeko asmoz. 12:30ak arte luzatuko da epaileen eginbeharra, eta ordu erdi beranduago emango dituzte irabazleen izenak. Gaztarik onenaren egileak 300 euro jasoko ditu; bigarrenak, 150 euro; eta azkenik, hirugarrenak, 50 euro. Diru-sariaz gainera, garaikurra ere izango dute lehenengo hirurek.