Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kontzertua eskainiko du zapatuan, abuztuak 22, Plentziako Jai Alai pilotalekuan. Salgai daude sarrerak 20 euroan, Kutxabankeko webgunean. Plentziako emanaldian, Lertxundik 2012an plazaratutako "Oroimenaren oraina" diskoko kantak izango dira nagusi. Kontzertu horregaz emango diote amaiera plentziar guztientzat berezi bihurtu den egun bati: San Antolin jaietako Antolintxu, Madalentxu, Antolintxu Txiki eta Madalentxu Txiki hezur-haragiz aurkeztuko dituzte zapatu horretan; eta hala, orduantxe, horiek irudikatuko dituzten herritarrak nortzuk izango diren jakingo dute Plentziakoek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!