Bertako proba puntuagarria da munduko G1 rankingerako eta, hortaz, hitzordu garrantzitsua da Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu gura duten kirolarientzat. Espainiako Batzorde Teknikoak hautatuta, Torrontegi euskal ordezkari bakarra izango da Ramlan. Urte honetan plentziarrak domina bi lortu ditu: brontzekoa Alenxandrian eta zilarrezkoa Austriako Open Sarian.
Ramla herria Palestinako Estatuari zegokion NBEren zatiketa planaren arabera, baina 1948-1949ko gerran Israelek anexionatu zuen.