Plentzia eta burdinaren arteko harremanaren garrantzia azaltzeko bisita gidatuak, prest!

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 24a, 15:55

Geltokiaren eta portuaren arteko lotura azalduko dute jardunaldietan.

Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Plentziako Turismo Bulegoak bisita gidatu berriak antolatu ditu urriaren 4rako (euskaraz) eta 18rako (gaztelaniaz). Goizeko 11:00etan irtengo dira egun bietan, eta burdinak udalerriko historian izan duen garrantzia azalduko dute. Derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, hilaren 27a baino lehenago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun