Gobernu Batzordera sartzeari uko egin diote Plentziako jeltzaleek

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 14a, 16:00

Elixabete Uribarri Plentziako EAJren Udal Taldeko bozeramailea. © PLENTZIAKO EAJ

Plentziako EAJren Udal Taldeak uko egin dio eratuko den Udal Gobernu Batzordean sartzeko egin dioten proposamenari. Jeltzaleen esanetan, “Plentzi­aren alde lan egitea ez da erakunde ezberdinetan soldataren bat jasotzearren egotea”.

“Sinesgarritasun falta”

Gaur egun, Plentzian ez dago Gobernu Batzorderik. 5.000 biztanle baino gutxiago izanda, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeari jarraiki, Osoko Bilkurak erabaki behar du organo hori eratu gura duen ala ez, eta pasa den uztailaren 2an Udalbatzak aurka bozkatu zuen.

Elixabete Uribarri bozeramaile jeltzalearen berbetan, David Crestelo alkateak orain dela egun batzuk egin dien “proposamenari sinesgarritasuna falta zaio”. Uribarrik gogorarazi duenez, alkateak berak esan izan du ez dagoela Gobernu Batzordea osatzearen alde, “erakunde itxi eta ez gardena izan daitekeelako”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun