Joan den ekainean, Plentziako institutuak lau ordenagailu eramangarriren lapurretaren berri eman zion Ertzaintzari. Martxan jarritako ikerketen ondoren, ustezko lapurra identifikatu zuten. Polizia iturrien arabera, 21 urteko gaztea EAEko eta erkidegotik kanpoko hainbat etxebizitza erabiltzen zituen. Hori dela eta, ustezko lapurra lokalizatzeko zailtasunak izan dituzte. Hala ere, atzo arrastian aurkitu zuten Plentziako metro geltokiaren ondoan, auto bat gidatzen zebilela.
Ibilgailua gelditzean, ertzainek ikusi zuten gazteak ez zuela auto hori gidatzeko gidabaimenik, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Hala, ustezko indarkeriazko lapurreta egozteaz gain, bide segurtasunaren kontrako delitua ere egotzi diote.
Ertzaintzak azaldu duenez, 21 urteko gazteak hainbat antzeko delituen aurrekariak ditu.