Plentziako Udalak argiteriako fakturan %12 aurreztu du: 24.000 euro

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 6a, 17:18

Plentziako Udalak 24.000 euro aurreztu ditu argiteriako fakturan; hau da, iazko kostuaren %12. Horretarako, 2014ko urrian martxan jarritako proiektuagaz, 43 kontratu berrikusi dituzte guztira: 13 argiteri publikokoak, eta 30 eraikinetakoak. Halaber, 13 ekintza burutu dituzte. Horretarako, Esetek Smart Energy, S.L. enpresak ikertu du hiribilduko kontratazio elektrikoa, kostuak ahalik eta gehien murrizteko, baina inolako inbertsioa egin barik. Hala, «kontratazioak benetako beharrizanetara egokituz», murriztu dute kostua. Proiektuaren hurrengo fasea hastear dago; horregaz, auditoria energetikoak eta jarraipenak egin eta kontsumoak aztertuko dituzte. Horretarako, software zehatza erabiliko dutela adierazi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun