Interneterako aireko sarbideak hondartzan, portuan eta Astillero plazan jartzea aurreikusi zuten. Joan-etorri handiko lekuak direla ohartarazi du Udalak; horregatik, "eremu elektromagnetikoetatik babesteko", Udalak Arreta eta ALARA Printzipioak ezarriko ditu, "biztanleria eremu elektromagnetiko artifizialetatik babesteko asmoz, tartean, wifia". Hala, Aldundiaren 3.000 euro horiei uko egin die Udalak.