Euskara gogoan zapatuan eta eguenean, Plentzian

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 27a, 15:54

Hesian musika taldeko Fran eta Zuriñek kontzertu akustikoa emango dute abenduaren 3an.

Abenduaren 3an Euskararen Eguna da. Hori dela-eta, urtero legez, Euskal Herriko udalerriek euskara kalera atera eta gogoan hartzeko hainbat ekimen egingo dituzte egun horren harira. Plentzian, berbarako, azaroaren 28an abiatuko dituzte Euskararen aldeko jarduerak. Bada, zapatu horretan, Tomaxen Abenturak taldeak antzezlan berria taularatuko du Jai-Alai frontoian: "Txipli-txapla". Hotzak eta euriak bete-betean jo gaituenean, antolatzaileek ikus-entzuleei galdera bat botako diete: "hondartzara joango gara Tomax eta Muxugorrirekin batera?".

Hurrengo ekimena abenduaren 3an izango da, eguenagaz. Euskara gogoan hartzeko egun horretan, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Hesian taldearen kontzertu akustikoa antolatu du 19:00etarako, Plentziako PIE aretoan. Bertan izango dira Fran eta Zuriñe, talde horretako kideak, Gorliz eta Plentziako gazteek zein helduek euskal musikaz gozatu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun